Begirunea izateak ez du esan nahi iritzi bera edo arrazoia izan behar dugunik, ez eta adierazpen askatasuna baldintzatu edo herritartasun aktiboaren erabilpena mugatu behar dugunik ere. Begirunea balio eta elkarbizitza kontua da eta konpromiso indibidual eta kolektiboa izan behar du.
Sarean era guztietako pertsonak eta informazioak aurkitzeko aukera dugu eta, beraz, horiek guztiak gure balio, iritzi edo lehentasunen kontrakoak edo bestelakoak izan daitezke. Horregatik, beharrezkoa da norberaren askatasuna erabiltzeko gaitasuna garatzea, besteen eskubideei kalterik egin gabe. Aldi berean, partekatzen eta zabaltzen ditugun informazioak zalantzan jarri eta egiaztatu behar ditugu, ezinbestean. Interneteko solasaldi osasungarriek gure ongizate digitala sustatzen dute, gizabanako eta gizarte modura.